XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

25. Errekaeta

URTEA / DEITURA / Errecaeta / Guerrecaeta / Recaeta / Gaur egun (ahoz) / Errekata

*1612an Miguel de Tejería de Recaeta-k bere seme Juan de Tejería-ri utzi zion etxea.

* 1649an, berriz, etxejabea Diego de Agirre zen.

* 1697an Dominga de Agirre, Errekaetako alaba, Miguel de Gerra-rekin ezkondu zen, honek abizen aldaketa ekarri zuelarik.

Geroztik, hiru mende luzeetan, bederatzi belaunalditan zehar, Gerratarrak bizi izan dira Errekaetan.

* XIX. mendearen hasieran, Juan Antonio Gerra zen Errekaetako maiorazgoa.

María Paula Aztiria-rekin ezkondua, Legazpiko epaile eta alkate lau bider izan zen, 1819, 1820, 1823 eta 1824ean hain zuzen.

Dirudienez garai hartan, urtarrileko lehen igandean, Alkate, Sindiku eta Errejidoreak hautatzen ziren urtebeterako.

Juan Antonio itzal handiko pertsonaia izan zen, herrian eta, batipat auzoan.

Izan ere, burokrazi lanetan oso trebea zenez, auzi, ezkontz-itun, testamentu eta abarretan, epaile nahiz lekuko gisa sarritan parte hartu behar izaten zuen.

* XIX. mendearen erdialdera erre egin zen baserria, etxejauna José Miguel Gerra Aztiria zelarik.

Baina berria, lehengo lekuan eraiki beharrean, zerbait gorago, Oñatira doan bide berriaren ertzean egin zuten.

Joxemiel hau, Gabiriko María Tecla Balantzategi-rekin ezkondu zen eta bost seme-alaba hazi zituzten: Juana, María Jesús, Lorenzo, Ignacio eta Francisca.

Basilia Gerra Laspiur, Narcisa Gerra Laspiur, Eugenio Gerra Laspiur, Isidro Gerra Laspiur, Agustín Gerra Telleria eta Julián Gerra Laspiur